XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jarraitzaile dexente bildu zituen Krutwigek bere inguruan.
1950ean
Ondorengo urteetan oso ezagun izatera iritsiko zen idazle banaka batek ere
Urteak iragan ahala, ostera, indar hori ahulduz eta iraungiz joango zen.
Bada honetan, alabaina, nahitaez egin beharreko zehaztasun bat: eredua bera
Hiru dira, gure eritziz, euskararen batasunari begira Krutwigek ekarri dituen berrikuntzarik aipagarrienak: a) literatur tradizioari ematen dion lehentasun eta nagusitasuna,
. b) euskara kultur hizkuntza bilakatzearren egiten duen ahalegina eta
Guzti honekin, ondorengo lerroetan erakusten saiatuko garenez, eten nabarmena gertatuko da euskararen historiaren harian.
XIX. mende hondarretan hasita
Erdal ereduekiko omen daukan larregizko menpekotasuna
Krutwigek, aitzitik, tradizio hori berreskuratzeko ardura bizia agertuko du eta kezka hori bere ingurukoengan ere txertatzen ahaleginduko.
Aspaldiko idazleen lanak (berr)argitaratzeari eta aztertzeari ekingo zaio eta lehia horretan inor gailendu baldin bada, hori, inolako ezpairik gabe, Koldo Mitxelena izan dugu.
Lekuko zaharrak
Mitxelena ere ondo jabetuko zen historian zenbat eta gorago jo orduan eta batuago zeudela euskalkiak.
Iragan hori aintzakotzat hartzeak zirudien, bada, euskalkietan barrena azkenorduan sortutako txokokeriak zapuzteko eta baztertzeko bide bakarra eta, beraz, batasuna eskuratzeko giltza.
Euskara kultur hizkuntza bihurtzearena da Krutwigen beste helburuetako bat eta, honetan ere, ezin eten nabarmenagoa egingo zuen ordura arteko tradizioarekin.
Kezka honi, gainera, askok uste izan dezakeena baino inportanteagoa deritzogu, guk geuk behintzat honetantxe ikusi uste bait dugu, hain zuzen ere, makinatxo bat euskaldunek batasunari egin dioten ukoaren gakoa.